Ongietorri gure dendara!
Aukeratu zure diskoa eta klikatu "erosi" botoia; laster jarriko gara zurekin harremanetan...
MAIZTER (CD)
2025
Soila eta soinu naturalistez betea, Larburuk berak grabatu du, atmosfera artisauagoa jaso asmoz.
Gitarra klasikoa, ahotsa, biolina eta soinu organikoak, txori, erreka, baso, haize, auto, grua eta auzoen zaratarekin bizi dira, folk expansiboa deitu litekeen zerbait sortuaz, estilorik finka baliteke.
K R A K (CD)
2021
Pitzaduraz-pitzadura are indartsuago batuko zaituen kantu multzoa. Carlos Taroncherren klarinete baxu eta Karlos Aranceguiren bateriaren laguntzaz.
Elektrizitatez beteriko diskoa, epikotasun zipriztinekin.
* MUSIKA BULEGOA SARIA 2022
HEZURREN AZPIAN (CD)
2019
Maiteren lehendabiziko bakarkakoa.
Euskaraz bere osotasunean, itzulera album bat da, intimista eta etxerakoia. Klarinete baxua, lata, poto, lapiko eta zartaginek sorturiko soinu perkutiboekin.
* MUSIKA BULEGOA SARIA 2020
HAU (LP)
2016
HAU diskoa, binilo bertsioan. CD-a ere badakar barnean. Bi disko, baten prezioan.
HAU (CD)
2016
Neighborren bigarren album hau Hernani eta Amsterdam artean sortu zen. Larbururen kantu eta melodia bitxienetakoak gordetzen dituen albuma dela esan genezake, exotikoena.
URA PATRIKAN (CD)
2013
Maite Larburu eta Josh Cheathamek kaleraturiko lehendabiziko disko hau, Amsterdameko auzo batetan sortu zen bere osotasunean. Larbururen doinu eta hitzak Cheathamen moldaketek janzten dituzte.