MAIZTER (disko berria)

Soila eta soinu naturalistez betea, Larburuk berak grabatu du, atmosfera artisauagoa jaso asmoz.

Gitarra klasikoa, ahotsa, biolina eta soinu organikoak, txori, erreka, baso, haize, auto, grua eta auzoen zaratarekin bizi dira, folk expansiboa deitu litekeen zerbait sortuaz, estilorik finka baliteke.


Entzute abiapuntua eta Larbururen ubikazioa orbitan ibiliko dira, musika orain hemendik, gero handik somatzen delarik. Diskoa transitatzeko espazio bat izango baita: kantu batetan sartzen zarenean beste hainbat eremu anitzetara irtengo zara, eta buelta atzera; nor noren maizter den jakin beharrik gabe.

Mikel Azpirozek eta Larburuk musikalki nahasturik eta Koldo Corellaren soinu efektu binauralekin, Maizterrek dimentsio desberdina hartuko du kaskoekin entzuterakoan, mugak eta abiapuntuak are lausotuaz.

Efimeroa da musika, efimeroak gu, maizter gara munduaren, gorputzaren, bizitzaren eta soinuaren.

HITZAK

MAIZTER single

Ezer ez dago geldi, ezer ez da inoren. Joateko etortzen gara mundura. Bizitza prestamo bat da eta bertan maizterrean bizi besterik ez dugu kantua amaitzen den artean. Ni naiz zure baitan kantari ari dena ala pasaeran doan autoa? Zu ari zara musika hau iragaten ala musika da oraintxe zugan bizi dena? Amari egindako zorrak ez dira inoiz ordaintzen. Ezta munduari egindakoak ere. Baina kantuz kitatzen ditugu guk zertxobait, artisau zaharren modura, maitasunez.

DE ESO NO SE HABLA (2025)

Isabel Cadenas Cañón idazle eta soinu-dokumentalistak zuzenduriko podkast serie berriaren soinu banda. Laster izango da entzungai.

LINK

AUSKALO BUSKALO (2025)

Maite Larburuk eginiko lehendabiziko audio kontakizun honek Mertxe Tranche eta Josune Urrusoloren bizipenak kontatzen ditu, inguruko testigantza askoren artean. Mosku inguruan laurogeitahamargarren hamarkadan existitu zen liburu denda baten inguruko podkasta, Irungo udalaren enkarguz eta Soinulabor ekimenaren iniziatibaz.

LINK DOWNLOAD

HOLOBIONTEA (2024)

Holobiontea Ulu mediak  EITB podkastentzat sorturiko entzunezko fikzio seriea da. Maite Larburuk musikaz jantzi duen lehen fikzio podkasta.

LINK

ERREPLIKA (2024)

Zazpi t'erdi kolektiboarentzat eginiko soinu banda. Film dokumental honek ausentziaren gaia lantzen du Hernanin desagertu zen Zikuñagako amaren gertaerari jarraika.


LINK

ARRAILAK


2017an India hegoaldeko neskato batek bere buruaz beste egin zuen eskolako irakasle batek ikasgela uzteko eskatu ostean. Irakaslearen arrazoia neskatoaren jantzietako hileko odol orbanak izan ziren.


Emakumeok bai baitugu ilargiaren esanetara odolez bete eta husten den amildegi bat gure baitan. Odol hau lotsaren eramale da oraindik ere: Kenian, hamar nerabetatik batek eskolara joateari uzten dio hilekoa etortzerakoan, zapiak erosteko mediorik ez eta orbanen lotsa ekiditeko.


Hain urrun joan beharrik gabe, gure arbasoek, baita guk ere, badugu lotsa horren berri. 


Arrailak (KRAK, 2021) emakumeoan zikloaren ederrari eskeiniriko kanta da. Maite Larburuk bere amonari hilekoa nola etorri zitzaion kantatzen du, hari entzunda bezala. 


Hona hemen, Arrailak abestia bideoklip animatu bihurturik Ainara Azpiazu “Axpi” marrazkilari, Oskarbi Sein animatzaile eta Hernaniko Udalaren Sorkuntza bekari esker.

ENCAJA2

Teatro Jovellanos, Gijón

2023ko apirilean Gijongo Jovellanos antzokian emandako zuzeneko saioa.
Carlos Taroncher, klarinete baxua
Ander Zulaika, bateria


KRAK (2021)*

Krakateko bat sentitzen duzun guztietan, hausten zarenean, zabaldu egiten zara. Horixe da KRAK diskoa: pitzaduraz-pitzadura musikaren bitartez are indartsuago batu nahi zaituen kantu multzoa. Maite Larbururen lan honetan Carlos Taroncher eta Karlos Arancegui musikariak dira lagun. Klarinete baxu eta bateria jotzeko modu ortodoxoei muzin eginez, klarinete baxua gailu elektroniko, eta bateria perkusio set bihurtuko dituzute, haien jotzeko modu apartek ahalmendurik. Gitarra klasiko, elektriko, biolin, biola eta sinteez lagundu du Larburuk bere ahotsa.



* MUSIKA BULEGOA SARIA 2022

KRAK, disko berria, Maite Larburu
HITZAK

AHO ARRARO


Hizkuntza herri-izaeraren ispilu bada, baita ahoa ere. Freakismoari gorazarre eginez, kantu zirzense eta umoretsu bat, euskarari eskainia. 


Maite Larburu: musika, hitzak, ahotsa, biolina, sinteak

Carlos Taroncher: klarinete baxua

Karlos Arancegui: txintxarriak, bateria


TXINTXUA FILMS

Asier Altuna: zuzendaritza

Javi Agirre: argazki zuzendaritza

Raúl López: muntaia

Marian Fernández: ekoizpena

Alazne Ameztoy: atrezzo laguntzailea

Lola López: makilajea

Itziar Arrieta: ile-apainketa

HEZURREN AZPIAN (2019)*

Maiteren lehendabiziko bakarkakoa. Euskaraz bere osotasunean, itzulera album bat, intimista eta etxerakoia. Zenbait kanturen hitzak Harkaitz Canorenak dira. Carlos Taroncherren klarinete baxuaz gain, Aida Torres eta Beñat Iturriozen ikutu perkutiboak ere badaude, lata, poto, lapiko eta zartagin bilduma batek sortuak.



* MUSIKA BULEGOA SARIA 2020

Hezurren Azpian, lehenengo diskoa, Maite Larburu
HITZAK

GONA


Zergatik bihurtu da gona genero jakin baten ikur? Zer gordetzen edo ikusten uzten du gonak? Ausartuko zinateke gona gainera igotzera?


Maite Larburu: musika, hitzak, ahotsa y biolina

Carlos Taroncher: klarinete baxua

Aida Torres& Beñat Iturrioz: perkusioa


TXINTXUA FILMS

Zuzendaria: ASIER ALTUNA “Kixi”

Ekoizlea: MARIAN FERNANDEZ PASCAL

Argazki Zuzendaria: ADRIAN HERNANDEZ “Adro H”

Elektrikoa: ADRIAN SERNA “Pumita”

Edizioa: IGNACIO BILBAO “Rumano Power”

Jantziak-Gonak: Jugatx & Saioa



HAU (2016)

Neighborren bigarren album hau Hernani eta Amsterdam artean sortu zen. Larbururen kantu eta melodia bitxienetakoak gordetzen dituen albuma dela esan genezake, exotikoena. Cheatham-en ikutu elektrikoaz lagundurik, Carlos Taroncher klarinete baxu jotzailearen lehendabiziko parte hartzea.

Hau, neighbor
HITZAK NEIGHBOR

HAU (2016)


Entzuten al duzu HAU? hau? hAu? haU?

Entzuten baduzu, ez nago jada bakarrik.


Maite Larburu: musika, hitzak, gitarra

Josh Cheatham, gitarra


Txintxua films-en eskutik.


URA PATRIKAN (2013)

Maite Larburu eta Josh Cheathamek kaleraturiko lehendabiziko disko hau, Amsterdameko auzo batetan sortu zen bere osotasunean. Larbururen doinu eta hitzak Cheathamen moldaketek janzten dituzte. 

ura patrikan, neighbor
HITZAK NEIGHBOR

EZIN

Ura sartu patrikan, haizea harrapatu.

Zertarako?



Maite Larburu: ahotsa, biolina

Josh Cheatham: Viola da gamba


Txintxua films



Share by: