PROIEKTUAK

MAITE LARBURU

& The Charlies

Carlos Taroncher

Maite Larburu

Karlos Arancegui

Musika anplifikatuaren eremuan ez ohiko den hirukote formatuarekin, Maite Larburu eta Charlie-k zuzeneko indartsua eskaintzen dute; muturreko dinamika eta tinbre, soinu eta emozio sakonez beterikoa.


CARLOS TARONCHER KARLOS ARANCEGUI

HONDAMENDIA

Axut! & Artedrama

Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau?

2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide txiki eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat.

2020ko martxoa: covida heldu da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean?
Pantailek hartu dute hitzaren tokia eta zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira. 

Langile bat hiltzen da beharrean. Astero.

2022ko otsaila... Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa.


 

ZUZENDARITZA_ Ximun Fuchs

IDAZLEA_ Harkaitz Cano

AKTOREAK_

Ander Lipus

Maite Larburu

Manex Fuchs

Ruth Guimerá

Eneko Gil

Ane Sagues
Jon Ander Urresti
BIDEOA_ Maialen Beraustegi

KOREOGRAFIA_ Philippe Ducou

MUSIKA_ Maite Larburu, Asier Ituarte

ESZENOGRAFIA_ Fran Dussourd

ARGIZTAPEN DISEINUA_ David Bernués

SOINU DISEINUA_ Philippe Barandiaran

TEKNIKARIA_ Ieltxu Ostolaza

TEASERRA_ Eñaut Castagnet

ARGAZKIAK_ Ainhoa Resano
DISEINU GRAFIKOA_ Roberto Quintana

EKOIZPENA_ Iasone Parada, Mikel Unamunzaga, Argi Perurena

MEDIAZIOA_ Arantxa Hirigoyen
BANAKETA_ Irantzu Azpeitia




AMUA (2021-22)

KOMEDIA SENTIMENTAL POLITIKOA
Ximun Fuchs

Maite Larburu

Manex Fuchs

Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batetara. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elkar asko maitatu dute, elkar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantizismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura eta hezkuntza alde batera uzteak, asteburu bakar batentzat bada ere, barne kalapita galantak eraginen ditu. Oihan basatia, oreinak eta onddoak tarteko, bakoitzak pentsatzen duenaren, erraiten duenaren eta egiten duenaren arteko distantziak pertsonaiak biluztuko ditu. Askatasunaren utopia azkenetan dela errana izan zaigu hainbatetan, baina maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?.

 

Zuzendaritza: Ximun Fuchs

Koreografia: Philippe Ducou

Idazkera: Arantxa Hirigoyen, Maite Larburu, Manex eta Ximun Fuchs

Aktoreak: Maite Larburu, Manex Fuchs, Ximun Fuchs

Musika: Maite Larburu

Eszenografia eta jantziak: Fran Dussourd

Argiztapen diseinua eta teknika: Aitz Amilibia

Soinu diseinua: Philippe Barandiaran

Bideo sorkuntza: Eñaut Castagnet

Argazkiak: Ainhoa Resano

Diseinu grafikoa: Roberto Quintana



FRUITU ARRAOAK

Harkaitz Cano &

Maite Larburu

Gutxien esperotako une eta lekuetan, baldintzarik eskasenetan eta tokirik sinesgaitzenetan, aurreikuspen guztien kontra sortzen dira sarri fruiturik gozoenak. Natura jakintsu baita. Halatsu gertatzen da kantekin ere: estilo gurutzaketa, bertsio eta desbideraketa, hots eta hitz nahasketa… Poema edo ez poema, testurik ezustekoenak eta bitxienak bihur litezke kantagarri. 


Bide maiztuetatik aparte eta Billie Holiday kantariak ezagun egin zuen arrazakeriaren kontrako Strange Fruit ereserkia abiapuntu hartuta, abesti orijinal zein moldatuen bidez osatutako fruitu bitxien bilduma dakarte Maite Larburuk eta Harkaitz Canok. 



KAX KAX KAX!

Katixa Agirre &

Maite Larburu

Gutxien esperotako une eta lekuetan, baldintzarik eskasenetan eta tokirik sinesgaitzenetan, aurreikuspen guztien kontra sortzen dira sarri fruiturik gozoenak. Natura jakintsu baita. Halatsu gertatzen da kantekin ere: estilo gurutzaketa, bertsio eta desbideraketa, hots eta hitz nahasketa… Poema edo ez poema, testurik ezustekoenak eta bitxienak bihur litezke kantagarri. 


Bide maiztuetatik aparte eta Billie Holiday kantariak ezagun egin zuen arrazakeriaren kontrako Strange Fruit ereserkia abiapuntu hartuta, abesti orijinal zein moldatuen bidez osatutako fruitu bitxien bilduma dakarte Maite Larburuk eta Harkaitz Canok. 


Share by: