MAITE

LARBURU


Maite Larburu musikariak rol, bide eta genero desberdinetatik gurutzatzen du musika, inoiz entzun ez den baina betidanik hor egon den soinu-unibertso bat irudikatu nahiean.


Beste diziplinetako artistekin kolaboratzen du biolin jotzaile, abeslari edota konpositore moduan.


Amsterdamen 16 urtez bizi izandakoa eta Antzinako Musikan espezializatua, azken 20 urteak Europa erdikaldeko talde historizista esanguratsuenekin lan eginez pasa ditu biolin jotzaile moduan.

Horien artean: Amsterdam Baroque Orchestra, B’rock, Anima Eterna Brugge, Holland Baroque, Ricercar Consort, Les Timbres, Capriccio Stravagante, Solamente Naturali, Vox Luminis… etabar.


Kantugile bezala berriz, lau disko plazaratu ditu; horietako bi neighbor bikotearen izenpean (Josh Cheatham-ekin) eta Hezurren Azpian eta KRAK deritzonak, bakarka. Azken bi lan hauek disko sarituak izan dira (Premios MIN finalista 2020, Musika Bulegoa 2020 eta 2022).


2020-23 artean, AMUA (Axut!) eta HONDAMENDIA (Artedrama) lanak taularatu zituen arte eszenikoen munduan murgilduazz, musika sortzaile, interprete eta antzezle bezala.


Film-dokumental zein Podkasten konposizio lanean ere badihardu: Erreplika (Zazpit'erdi), Holobiontea (Ulu media - EITB) eta De eso no se habla (Isabel Cadenas Cañón).


MAIZTER 2025eko martxoan argia ikusiko duen Larbururen bostgarren diskoa izango da. Musikaren eta existentziaren efimerotasuna oinarri dituen lan hau produzitu eta grabatzen ari da egun Larburu Musíkbürô estudioetan.


Bere kolore maiteena adreiluarena da eta kafearen zaporea du gogokoen.

Share by: