Carlosen klarinete baxuarekiko interesa, bere anaia Miguel konpositorearen eraginpean hasi zen. Madrilen klarinete ikasketak egin ostean Amsterdamera joan zen klarinete baxuan Harry Sparnaay irakaslearekin espezializatzera.
Bertan Bachelor eta Master graduak lortu zituen klarinete baxu eta musika garaikidean.
Azken 25 urteetan, Europako ensemble, ganbara talde eta orkestra esanguratsu anitzekin egin du lan Carlosek. Pieza ugari ere estrainatu ditu solista bezala; horien artean eta Pierre Boulez maixuarekin estuki kolaboratu ondoren, Dialogue de l’ombre double pieza, klarinete baxurako bertsioan.
Györgi Ligetik gainbegiraturiko azken grabazioetako batean ere parte hartu zuen, Teldec disketxearentzat eta Amsterdameko ASKO/Schoenberg Ensemblearekin batera. 2004ean, eta Nieuwe Ensembleak gonbidaturik, Brian Ferneyhough-ren Shadowtime opera polemikoa estrainatu zuen, Munich, Paris, Bochum, New York, London… etabarretan.
Amsterdamen bizi izan zen 1995-2018 artean. Orduz geroztik Hernanin bizi da.