Neighbor Amsterdameko auzo batean sortu zen, Maite Larburu eta Josh Cheatham bizilagun ziren garaian. Antzinako musika klasikoa elkarrekin egiteari utzi gabe, trukatze musikal pertsonalago bati ekin zioten. Hala sortu ziren Ura patrikan (2013) eta HAU (2016).
Neighbor taldeak zein estilotako musika egiten duen jakin nahi baduzu, Neighborrek Neighbor egiten duela esan diezazuket eta neighborren hotsa duela.
Konparazioak eta irudimena zure esku.
Ongi etorri Neighborrenera.
Neurririk, aterik, leihorik, etxerik ez duen auzora.
Ez kanpo eta ez barru.
Ez hanka eta ez buru.
Galdu egingo zara.
Baina lasai, denok bizilagun gara hemen.