Krakateko bat sentitzen duzun guztietan, hausten zarenean, zabaldu egiten zara. Horixe da KRAK diskoa: pitzaduraz-pitzadura musikaren bitartez are indartsuago batuko zaituen kantu multzoa. Maite Larbururen lan honetan Carlos Taroncher eta Karlos Arancegui musikariak dira lagun. Klarinete baxu eta bateria jotzeko modu ortodoxoei muzin eginez, klarinete baxua gailu elektroniko, eta bateria perkusio set bihurtuko dituzute, haien jotzeko modu apartek ahalmendurik. Gitarra klasiko, elektriko, biolin, biola eta sinteez lagundu du Larburuk bere ahotsa.
Maiteren lehendabiziko bakarkakoa. Euskaraz bere osotasunean, disko hau Hernanin sortua izan zen, jada Larburu Euskal Herrian bueltan zelarik. Itzulera album bat da, intimista eta etxerakoia, Maitek sortu, moldatu eta eraikia. Zenbait kanturen hitzak Harkaitz Canorenak dira. Carlos Taroncherren klarinete baxuaz gain, Aida Torres eta Beñat Iturriozen ikutu perkutiboak ere badaude, lata, poto, lapiko eta zartagin bilduma batek sortuak.
Neighborren bigarren albuma bilakatu zen disko hau, Hernani eta Amsterdam artean sortu zen. Larbururen kantu eta melodia bitxienetakoak gordetzen dituen albuma dela esan genezake, exotikoena. Maite kantu eta hitzen sortzaile izateaz gain, musika tresna ezberdinekin experimentatzen hasi zen, Cheatham-en ikutu elektrikoaz lagundurik. Carlos Taroncher klarinete baxu jotzailearen lehendabiziko parte hartzea ere HAU diskoan gertatu zen.