* Etxetiar, biztanle, okupante, inkilina.
DISKOA
Maizter hau, maizter askok habitatzen dute.
Soila, soinu naturalistez betea, Larburu bere estudio propioan ari da grabatzen, atmosfera artisauagoa jaso asmoz.
Hemen, gitarra klasikoa, ahotsa, biolina eta soinu organikoak, txori, erreka, baso, haize, auto, grua eta auzoen zaratarekin bizi dira, folk progresibodeitu litekeen zerbait sortuaz, estilorik finka baliteke.
Entzute abiapuntua eta Larbururen ubikazioa orbitan ibiliko dira, musika orain hemendik, gero handik somatzen delarik. Diskoa transitatzeko espazio bat izango
baita: kantu batetan sartzen zarenean beste hainbat eremu anitzetara irtengo zara, eta buelta atzera; nor noren maizter den jakin beharrik gabe.
Mikel Azpirozek eta Larburuk nahasturik eta Koldo Corellaren soinu efektu binauralekin, Maizterrek dimentsio desberdina hartuko du kaskoekin entzuterakoan, mugak eta abiapuntuak are lausotuaz.
Efimeroa da musika, efimeroak gu, maizter gara munduaren, gorputzaren, bizitzaren eta soinuaren.
ZUZENEKOA
Zuzenerako bi proposamen aurkeztuko dira: hirukotean espazio handietarako eta bakarka/
bikoan espazio txiki edo bereziagoetarako.
Helburua Maizter unibertsoa espazioaren berezitasunarekin fusionatzea izango da.
Hirukotean, Karlos Arancegui eta Carlos Taroncher izango dira kide berriz ere.
Bakarka edo binaka berriz, emanaldia biluziago eta gertukoagoa izango da, akaso, Maizterraren eremu hori bere gordinean erakutsiaz.
EPEAK
Diskoak 2025eko martxoaren 27an ikusiko du argia.